XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tamalgarria benetan Euskal Herria maite dugunontzat; negargarria ederra maite dugunontzat; Euskal Herriari bere aurpegi baketsu eta ederra aldatu dion zuhaitz gorrotagarria.

Zoaz Euskal Herritik, pinu beltz, itsusi hori, etorri zinen lekutara, Ifar aldera, hangoa zara eta, hango lurrak eta eguraldiak ezin bait dute beste zuhaitzik eman, eta gure herrian egin duzun hainbat kalte, mesedez, egin ezazu Noruegan, Suezian, Dinamarkan, Finlandian eta Islandian.

Euskaldunok, berriz, gaur bertan hartu behar dugu gure mendiak sagarrez, intxaurrez, gaztainez, eta abar, betetzeko asmo sendoa.

Egunotan, nekazaritzak dituen aurrerapen denak erabiliz, Jaungoikoak lagun, guri Berak utzi zizkigun bezalaxe bihur ditzagula gure mendiak euskaldunok ere.